Zer da UGLE eskola

UGLE ESKOLA derrigorrezko hezkuntza ondorengo ikastetxea da; gizarte – ekimena dauka eta Urola Garaiko Fundazioan txertatuta dago. 

Urola Garaiko Fundazioak izaera pribatu eta iraunkorra duen Fundazioa da. 1996.urtean eratu zen eskritura publiko bitartez eta Euskadiko Fundazioen Legeak arautzen du.

Patronato baten forma du bere organu gorenak. Patronato hau erakunde desberdinek osatzen dute:

  • Bailarako udaletxeetako ordezkariak.
  • Eskualdeko enpresaburuen ordezkari gisa, Gipuzkoako Enpresaburuen Elkartea (ADEGI).
  • Zumarragako La Salle Legazpi ikastetxeko ordezkariak.

Fundazioaren helburua Urola Garaia eskualdeko hezkuntza beharrei erantzutea da, nola arlo teknikoan hala gizarte arloan. Horretarako, baimentzen zaizkion batxilergo zein irakaskuntza tekniko-profesionalak baliatzen ditu (izaera arautu zein arautu gabeak). Hori guztia ahalbidetzeko, “UROLA GARAIKO LANBIDE ESKOLA” izeneko Lanbide Heziketako Institutu Teknikoa sortu eta mantenduko du Fundazioak.

Ikastetxe kontzertatua da eta bere sorreratik, HETELeko kide da: Euskadiko gizarte ekimeneko lanbide heziketako 33 ikastetxe biltzen dituen elkartea. Konpromisoa, ilusioa, sormena eta elkarlana oinarritzat izanda, gazteen lan aukerak hobetzeko eta Euskadiko enpresen premiei erantzuna emateko lana egiten du.

Eskolaren eskaintza hiru zutabetan banatzen da:

1- Formakuntza Arautua:

  • Batxilergoa.
  • Lanbide Heziketa.
    • Oinarrizko LH.
    • Erdi Mailako Zikloak.
    • Goi Mailako Zikloak.
    • Espezializazio Ikastaroak.

2- Enplegurako Prestakuntza:

  • Langileentzako ikastaroak.
  • Langabetuentzako ikastaroak.

3- Enpresa:

  • Enpresa Zerbitzuak.
  • Ugle LAB 4.0
  • Prestlan.

Guzti honetaz gain, urtero proiektu ezberdinak garatzen ditugu Eusko Jaurlaritza (Tknika) / Gipuzkoako Foru Aldundia / Urola Garaiko Mankomunitatea edo bailarako udaletxe edo erakundeekin.